Villa Martín Nekazal Ostatua

San Martin de Unx herrian aurkitzen den gaur egungo etxea, zuhaitzez betetako 400 metroko lursailaz inguratuta. Lorategian dagoen egur erretegiaz hornituta. Turismo sailak 2 giltza eta kalitate ziurtagiriak eman dizkio. Herriko igerilekuetatik 50 metro eskasetara eta Guerinda mendilerroetara bistekin. Etxeak, bi pisu ezberdin ditu, berogailu zentralarekin hornituta. Lehenengo pisuan, guztiz hornitutako sukaldea eta terrazara irteera aurkitzen dira. Azken honetan, barbakoa aurkitzen da, eta mendilerroetara bista ikaragarriak dauzkagu. Honetaz aparte, egongela telebistarekin eta bideoarekin, jolasak eta komun txiki bat aurki ditzakegu. Bigarren pisuan 4 logela daude: bi bikoitzak, beste bat bikote batentzat eta azkena ohe batekin. Era berean, pisu honetan, komuna eta beste terraza bat aurki ditzakegu. Herrian bertan, XII. Mendeko kripta erromanikora bisita gidatuaz gozatu dezakegu. Aktibitate hauek ere egin ditzakegu: oinez eta bizikletaz egiteko bide ezberdinak, frontoia, ardo-ibilbidea… 

Habitaciones4
Plazas6+1
Servicios
Tarifas Fin de Semana225€
Tarifas Semana Completa495€

  • Dirección: Travesía del Padre Sales 7. San Martin de Unx (Navarra)
  • Teléfonos: 948710773 – 669069210
  • Web: http://www.casavillamartin.com
  • Email: casavillamartin@hotmail.com
sendaviva navarraturismo